18/98 auziaren epaiketarekin jarraitu dute gaur goizean. Xaki piezaren lekukoek Mikel Egibar, Mirian Canpos, Elena Beloki eta Mikel Korta auzipetuek egindako lana azpimarratu dute. Deklaratu duten laurak HB, EH eta Batasunako kanpo harremanetan lanean aritutakoak dira. Euskal Herriko gatazka politikoaren berri emateko lan egiten zutela adierazi dute. Lan hori mahai nazionalak eskatuta egiten zutela, eta ez ETAren aginduz. Gaineratu dute egindako lanaren berri mahai nazionalari eta militanteei baino ez zietela ematen.
Mikel Egibar auzipetuak deklaratu zuen egunean, Ester Agirre aipatu zuen, Agirrek, ordea, ukatu egin du Mikel Egibar ezagutzen duela. Agirrek azaldu du, Egibarrek deklarazio horiek zortzi eguneko torturagatik egin dituela.
Bestalde, gaur bideokonferentziaz deklaratzekoak dira hiru euskal preso. Mikel Albisu presoaren deklarazioa ezin izan da entzun gestio txar baten ondorioz. Izan ere, Albisu Perpinyako kartzelan dago orain, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak Bordeleko epaileari egin zion bideokonferentziaz deklatzeko eskaria. Horregatik, gestio arazoak medio, ezin izan da deklarazioa entzun. Ramon Sagarzazu presoaren deklarazioa ere bideokonferentziaz egin dute, Sagarzazuk esan du ez duela Espainiako Konstituzioaren aurren zin egingo.
'18/98 auziko' epaiketa
HBk, EHek eta Batasunak nazioartean egindako lanaren berri eman dute Landak eta Agirrek
Xaki piezaren harira lekuko gisa deklaratu dute goizean Karmelo Landak, Alex Ugaldek, Jasone Manterolak eta Ester Agirrek. Xaki ataleko auzipetuek ezker abertzalearen alde eginiko lana nabarmendu dute. HB, EH eta Batasunaren nazioarteko atalaren helburua Euskal Herriko gatazka politikoa ezagutzera ematea zela esan dute. Mikel Albisu presoaren deklarazioa bideokonferentziaz egiteko zen, baina ezin izan da egin gestio txar baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu