Ekialde Hurbila

Hebroneko Jihad Islamikoko burua hil dutela iragarri du Israelgo armadak

Zisjordaniako Hebron hiriko Jihad Islamikoko burua hil dutela azpimarratu du gaur goizean Israelgo armadak. Mohamed Sider ezkutatzen zen etxean bonba bat jaurti dutela esan dute militarren iturriek. Palestinarren iturriek, berriz, Israelgo militarrek Sider zegoen etxea inguratu, eta inguruko bizilagunak etxetik irtenarazi ondoren Jihadeko burua tiroka hil dutela nabarmendu dute.

2003ko abuztuaren 14a
13:48
Entzun
Israelgo segurtasun indarrek diotenez, Sider israeldarren aurkako eraso askoren erantzulea da. Militarrak ikusi dituenean Siderrek eskuzko-granada bat bota diela diote militarren iturriek, eta leherketaren ondorioz etxe sutan jarri dela. Etxe horretako jabea ere atxilotu egin dutela esan du Israelgo armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.