KOMUNIKABIDEAK

"Hedabideek definizioz izan behar dute independente, ezberdin"

Bihar BERRIAk Alberto Barandiaran Hekimen-eko zuzendariari egindako elkarrizketa kaleratuko du. Hau aurrerapena da.

2013ko otsailaren 15a
18:00
Entzun

- "Hedabideek definizioz izan behar dute independente, ezberdin. Elkartzea ez da gauza erraza. Euskal hedabideek bat egin dute argi dutelako estrategiko direla, eta hori da garrantzitsuena".

- "Diru laguntzen kopurua ez da handia, eta jaitsierak heriotza zigorra ekar dezake hedabide askorentzat. Kopurua ez da handia, eta aurrekontu nagusietan betetzen duen portzentajeari begiratuta, behera egin du laguntzak azken urteotan. Hor asmo politiko bat dago, eta ezin dugu onartu".

- "Aldaketa garaia da oraingoa; bakoitza ahal duen moduan saiatzen da aurre egiten, baina inork ez du errezetarik. Horregatik, behar da antena bat, aldaketak nondik datozen ikusteko. Hori izanen da hedabideen behatokiaren lana".

- "Internetekin gero eta garrantzitsuagoak dira hedabideak. Behar dira komunikatzaile profesionalak. Gero eta hedabide gehiago izan, baldintza onetan ari diren gero eta kazetari gehiago egon, orduan eta kontsumitzaile gehiago izanen dugu. Kazetariek eusten diete hedabideei".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.