Hedabideen egoera aztertzeko mahai bat sortu dute Gipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta herri ekimeneko euskal hedabideek mahai bat osatu dute, sektorearen egoera aztertzeko. Atzo bilera egin zuten sektoreko eta diputazioko ordezkariek. Diru laguntzez eta hitzarmen politikez, publizitateaz, euskal hedabideen elkarteaz eta komunikabideen behatokiaz hitz egin zuten. Mahaiak udazkenean egingo du hurrengo bilera, eta hedabideek azaldu dute ordurako elkarte gisa antolatuta egoteko asmoa dutela. Diputazioak laguntza ekonomikoa handitzeko asmoa baduela esan die hedabideei, baina aurrekontuek muga «estuak» dituztela zehaztu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu