%11
Hedabideetako laguntzetan Jaurlaritzak egindako murrizketa.
Komunikabideetan euskara sustatzeko laguntzak %11 gutxitu ditu aurten Eusko Jaurlaritzak. 605.000 euro gutxiago jarriko ditu. 2010eko laguntzekin alderatuta, %14,9koa da jaitsiera. Herrietan edo eskualdeetan soilik aritzen diren hedabideek jasango dute murrizketa handiena, %12koa; hedapen zabalagoa duten egunkariei, aldizkariei, irratiei eta telebistei %9 urritu dizkie laguntzak. Aldaketa bat ere egin du Blanca Urgell sailburuak: gaztelaniazko egunkariek argitaratzen dituzten euskarazko gehigarriak laguntzetatik kanpo utzi ditu. Diru sail bat igo du: Interneten ari diren hedabideena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu