Atlantikoko Atunaren Babeserako Nazioarteko Batzordeak (ICCAT) %4 jaitsi du datorren urtean hegalaburra arrantza egiteko kuota. Parisen bildu da erakundea, eta erabakiak ez ditu ez sektorea ezta ekologistak ados utzi. Sektoreak oraingo 13.500 tonatan utzi nahi zuen kuota, eta ekologistek, berriz, bitan banatua nahi zuen.
Datorren urtean, beraz, 12.900 tonakoa izango da hegalaburraren kuota, eta txikiagoa ere izan daiteke ICCAT-ak Frantzia zigortzen badu, 2007. urtean kuotaren gainetik aritzeagatik. Zigor neurri hori gauzatuko balitz, 1.500 tona gutxiagokoa izango da 2011. urteko kuota. Hegaluzearen kuota orain artekoa izango da. Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza sailburuordea gustura agertu da zehaztutako kuotekin.
ARRANTZA
Hegalaburraren kuota %4 murriztuko du datorren urtean Atlantikoko Atuna Babesteko Nazioarteko Batzordeak
12.900 tonara jaitsiko da neurri berriarekin harrapatu daitekeen hegalaburra kopurua, eta gutxiago ere izan daiteke erakunde horrek Frantzia zigortzen badu 2007. urtean kuotaren gainetik aritzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu