Bilbotik Santiagora (Galizia) joan-etorria egitea egokitu zitzaion atzo Xabier Errandonea pilotuari. Orduan izan zuen Madrilen izandako hegazkin istripuaren berri. Mota horretako hegazkinak «suziri modukoak» direla dio, eta istripua hegaldiko unerik «kritikoenean» gertatu dela: aireratzean.
Inoiz egokitu al zaizu istripua izan zuen motako hegazkin bat pilotatzea?
Ez, ezdut sekula halako hegazkinik pilotatu; baina ezagutzen ditut. Biraketa abiadura eta aireratze angelu ikaragarria dute hegazkin horiek. Suziri moduko bat dira.
Hegazkina aireratzean gertatu zen istripua. Nolakoa izaten da maniobra hori?
Aireratzea, berez, hegaldiko maniobrarik kritikoena, makurrena da, eta zoritxarrez une horretan gertatu zen istripua.
Zer egin behar du pilotuak larrialdi egoera bati aurpegi emateko?
Behin eta berriz errepikatzen digute garrantzitsuena pilotatzea dela, pilotatzean jarri behar dugula arreta. Are gehiago aireratzean. Bai ikastean eta baita praktikak egitean behin eta berriz errepikatzen digute hori. Lurretik oso gertu gaude, eta ezin dugu deskuidatu. Aireratu ondoren, lurretik 300-400 metrora hegazkinagalgan jarri, garbitu eta arazo edo gorabeheraren bat izaten badazer gertatzen den ikusten dugu. Behin hori eginda, protokolo batzuen arabera neurriak hartzen ditugu.
Bada, ordea, aireratzean atzera egin ezin duzuen une bat?
Bai, halaxe da. Erabaki abiadura izenekoa dago. Horren aurretik aukera dago arazo edo akatsen bat gertatuzgero, aireratzea bertan behera uzteko eta lurrean lasai geratzeko. Normalean 130 korapilotan-250 kilometro ordu inguru-egoten da muga. Behin abiadura hori gaindituta, hegazkinak aireratu egin behar du. Ezin da atzera egin.
Zer egin behar du pilotuak hegazkineko motorretako batek su hartzen badu?
Motorra gelditzen dugu, etahura bakartzen saiatzen gara sua zabaldu ez dadin. Handik 10 segundora, hegaldiko sistema guztiak jarraitzeko erabiltzen dugun pantailan motorrak sutan jarraitzen duela agertzen bada, su itzalgailuak jartzen ditugu martxan. Motor bakoitzak bi su itzalgailu izaten ditu .
Zer dela-eta har dezake su motor batek?
Hegazti bat edo pieza bat bertan sartu delako, adibidez. Istripua izan zuen motako hegazkinek, halere, atzealdean dituzte motorrak, eta ez hegaletan. Beraz, babestuago daude halako egoeren aurrean.
Eta lehertuz gero, nola jokatu behar da?
Larriagoa da sutea baino. Izan ere, makurragoa da hegazkina kontrolatzea sutea gertatzen bada baino. Hegazkinaren asimetria handiagoa da, eta zailagoa da kontrolatzea.
Zenbatero ikuskatzen dira hegazkina?
Mantenimendukoek, normalean gauez, hegazkineko sistema guztiak ikuskatzen dituzten. Hortik aurrera ez da ezer berezirik egiten. Hori bai, hegaldien aurretik eta ondoren kanpo ikuskatze bat egiten da. Horrez gain, hainbat kilometro egin eta geroDelta izeneko azterketa egiten zaie. Hegazkinei egiten zaien azterketa sakonena da hori.
«Hegaldiko unerik kritikoenean izan da istripua»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu