Goizean zehar bost hegaldi geratu dira bertan behera: Madrilera zihaozen bi, Bartzelonarako beste bat, eta hiri horietatik Hondarribira zetozen beste bana.
Istripua izan duen hegazkina MD-87 bat zen; 105 bidaiarirentzako gaitasuna du, baina pistatik atera denean 45lagun zeuden barruan. Inork ez du minik hartu, eta arazorik gabel atera dira hegazkinetik.
Espainiako Estatuko aireportuak kudeatzen dituen AENA erakundeak agertu duenez, terminalera heltzeko biratzen ari zela hegazkinaren gurpiletako bat belarretan hondoratu da, eta horregatik atera da pistatik.
Istripua
Hegazkin bat pistatik atera da Hondarribiko aireportuan, lurreratu ondoren
Iberia konpainiako hegazkin bat pistatik atera da gaur goizean, Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuan, lurreratu ondoren. Hala ere, inor ez da zauritu. Hegazkina trabeska geratu da, pista amaieratik 150 bat metrora. Madrildik Hondarribira bitarteko hegaldia egin du hegazkin horrek. Eguerdiko hamabietan erretiratu dute pistatik, eta harrezkero, hegazkin trafikoa normal dabil Hondarribiko aireportuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu