Erreskate taldeek eguerdian aurkitu dituzte hegazkinaren hondakinak eta ondoren Ertzaintzako helikoptero baten laguntzaz jaso dituzte gorpuak.
Hegazkin arina atzo arratsaldean erori zen Lagran eta Guardia artean: barruan hiru alemaniar zihoazen -bi enpresaburu eta pilotua-, eta hirurak zendu ziren.
Istripua 18:00ak aldera gertatu zela uste dute, eta argitzeke dago zerk eragin zuen. Ordu eta erdi inguru beranduago, 19:30 aldera, topatu zituzten hegazkinaren hondakinak Toloñoko mendilerroan; zehazki, La Cevera eta Reciilla mendien artean. Erreta zegoen. Halaber, hiru bidaiariak hilda zeudela ikusi zuten.
Nolanahi ere, toki zailean erori zen hegazkin arina, eta, gainera, iluna gainean zutenez, gorpuak jasotzeko lana gaur goizerako uztea erabaki zuten.
Ezbeharra
Hegazkin istripuan hildako hiru lagunen gorpuak jaso dituzte
Ertzaintzak atzo istripua izan zuen hegazkineko hiru bidaiarien gorpuak jaso ditu. Hilotzak guztiz kiskalita zeuden eta Gasteizeko Auzi Medikuntzako Institutura eraman dituzte. Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuetako teknikariak goizeko zortzietan hasi dira Toloñoko mendilerroan (Araba) salbamendu lanetan; mendiko taldeen eta helikoptero baten laguntza dute. Gorpuak toki zailean erori ziren eta helikopetoaren laguntzaz atera dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu