Ezbeharra

Hegazkin txiki baten gidaria hil da Noainen, lurrera erorita

Hegazkinaren gidaria hil da; bakarrik zihoan. Ezbeharra aireportuaren inguruan gertatu da, Mocholi industrialdearen parean.

jarraia177779.jpg
2020ko otsailaren 20a
19:22
Entzun

Ezbeharra 18:20 aldera gertatu da. Hegazkin txiki batek lurra jo du Geltokiaren kalean, Noainen (Nafarroa). Oraindik inork ez du azaldu zer gertatu den, baina aireportuko pistatik 300 bat metrora izan da ezbeharra.

Lurra jo duenean, txikituta gelditu da hegazkin txikia, eta su hartu du, gainera. Ke adar handi bat altxatu da orduan. Gidatzen zuen gizona bertan hil da, Foruzaingoak baieztatu duenez. Iruñeko 64 urteko gizonezko bat zen.

Hegazkina etxe baten inguruan erori da, eta, lurraren kontra jo duenean, han ondoan zegoen auto batek —hutsik zegoen— su hartu du.

Cordovillako suhiltzaileak joan dira lekura, eta baita aireportukoak ere. Hiru anbulantzia, foruzainak eta guardia zibilak ere joan dira.

Sabadelldik (Herrialde Katalanak) aterea zen hegazkin txikia, eta Iruñeko aireportura bidean zihoan. Guardia Zibilak ikerketa hasiko duela iragarri du, baina zabaldu da motorrean izandako matxura batek eragin zezakeela istripua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.