Hego Euskal Herrian 1.346 positibo atzeman dituzte

Azken lau egunetako daturik apalena da. Positibo tasa %11,8 da.

Illunbeko (Donostia) txertaketa gunea, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
2021eko uztailaren 18a
13:44
Entzun

Asteburuan zertxobait apaldu dira azken asteko datu kezkagarriak: Hego Euskal Herrian 1.346 positibo atzeman zituzten atzo Osakidetzak eta Osasunbideak, azken hiru egunetan baino gutxiago. Denera, 11.293 proba egin zituzten, eta positibo tasa %11,8 da.

Lurraldeka, positibo gehien Bizkaian atzeman zuten: 512. Gipuzkoan 340 izan ziren; Nafarroan, 335; eta Araban, 137. Osakidetzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo bizi diren lagunei atzemandako beste 22 positiboren berri ere eman du.

Ospitaleei dagokienez, 39 lagun erietxeratu zituzten atzo COVID-19arekin, eta 46 lagunek jarraitzen dute ZIU zaintza intentsiboetako unitateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.