Datuak

Hego Euskal Herrian 905 kasu izan dira egun bakarrean

Atzoko diagnostiko testen %8,1ek eman dute positibo. Nafarroako egoera apurka ari da hobetzen.

Jendea Gasteizko kaleetatik paseatzen, artxiboko irudian. ENDIKA PORTILLO/ FOKU
edurne begiristain
2021eko uztailaren 8a
12:51
Entzun

Hegoaldeko osasun sistemek emandako datuek erakusten dute birusaren transmisioak harrotuta jarraitzen duela. Egun bakarrean zenbatutako kasu kopurua kezkatzekoa da: Osakidetzak eta Osasunbideak 905 positibo detektatu zituzten atzo. Zehazki, 11.071 diagnostiko proba egin ziren, eta, beraz, %8,1 izan zen positiboen ehunekoa.

Lurraldeka, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien: 294 izan dira. Gainera, Gipuzkoan 260 kutsatu zenbatu dituzte; Nafarroan, 256, eta Araban, berriz, 62. Edonola ere, bereziki aipatzekoa da Nafarroako egoera, egun bakarrean zenbatutako kutsatu kopuruak beheranzko joeran jarraitzen duelako. Joan den uztailaren 4an detektatu ziren kutsatze gehien, 507, eta, ordutik hona, jaitsi egin dira kutsatzeak egunez egun. Nolanahi ere, kutsatu kopurua eta positiboen ehunekoa altua da oraindik ere. Hala, Osasunbideak 1.811 diagnostiko proba egin zituen atzo, eta, horiek oinarri, %14,1 izan zen positiboen portzentajea Nafarroan.

Bestalde, ospitaleei dagokienez, herenegun hogei lagun erietxeratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagotuta. Gainera, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, 34 lagun dira ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan gaitzak jota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.