Erlijioarekin lotutako arrazoien ondorioz Errusiatik ihes egin zuen familia bateko bost kide dira asilo estatutua jaso zuten bakarrak Hego Euskal Herrian, 2013an. Guztira, 65 asilo eskaera egin ziren iaz: 50 Bizkaian, zortzi Gipuzkoan, lau Araban eta hiru Nafarroan. Iheslariak Laguntzeko Batzorde CEAR Euskadik jakinarazitako datuen arabera, bi urtean erdira jaitsi dira eskaera horiek. Hala, 2011. urtean 133 errefuxiatuk eskatu zuten babesa: 109 Bizkaian, hamazazpi Nafarroan, lau Araban eta hiru Gipuzkoan.
Asilo estatua eskatu duen errefuxiatu taldea “ikusezina” dela nabarmendu du Rosabel Argote CEAR Euskadiko kideak. Ekainaren 20a, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna, talde horren egoera ezagutarazteko eta Espainiako Gobernuaren immigrazio politika salatzeko baliatuko dute errefuxiatuei laguntza emateko elkarteek. Hala salatu du Argotek: “Asilo eskubidea duten pertsona askok ezin dute eskatu ere egin, Espainiara heldu eta berehala kanporatzen baitituzte”.
Immigrazio politikak
Hego Euskal Herrian bost asilo estatutu aitortu dituzte, eskatutakoen %7,6
65 errefuxiatuk babesa eskatu zuten 2013an, gehienak Afrikan jaiotako 26 eta 35 urte bitarteko gizonezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu