Helburua istripuak eta istripuek eragiten dituzten hildakoak eta zaurituak gutxitzea da. Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian eta Italian lortu dutela esan dute Hego Euskal Herriko Automobil Klubeko (RACVN) arduradunek. «Erresuma Batuan 1982an jarri zuten indarrean eta Erresuma Batua da errepidean hildako gutxien duen Europako Batasuneko herrialdea ibilitako milioi bat kilometroko. Frantzian ere 1992tik aplikatzen dute eta 2003an %30 gutxitu zen errepideetako istripuetan hildakoen kopurua».
Espainiako Gobernuak legean nabarmendu duenez, zigorra eta berriz heztea uztartu nahi ditu puntukako gidabaimenean. Zigorra, puntuak kenduz: «Puntuak gizarteak gidariari eman dion konfiantzaren erakusle dira. Puntuak galtzeak jarrera horiek merezi duten erantzukizuna adierazten du». Berriz heztea, ikastaroen bitartez egingo da: «Legeak jarrerak aldatzeko bide egokia eratzen du, arauak behin baino gehiagotan hausten dituztenek egin beharreko ikastaroen bitartez». Horiek dira Espainiako Gobernuaren jomuga nagusia: trafiko arauak behin baino gehiagotan hausten dituztenak.
Errepidea
Hego Euskal Herrian gaur jarri da indarrean puntukako gidabaimena
Aldaketa iritsi da Hego Euskal Herriko gidarientzat. Gaurtik aurrera indarrean dago puntukako gidabaimena. Ipar Euskal Herrian 1992tik dago indarrean. Espainiako Gobernuaren esanetan, aldaketa bakarra egongo da: segurtasuna handiagoa izango dela. Orain zigortzen ez den arau haustea ez da zigortuko, ez; baina arau hausteengatik jasoko den zigorra bikoitza izango da: isunaz gain, gidabaimenaren puntuak galduko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu