Santiago Fontenla Hego Euskal Herriko bizkarzainen elkarteko presidenteak gaur elkarrizketa batean esan du "azkarregi" dela euren zerbitzua kaleetan murrizteko, eta "ezker abertzalearen presentzia kalean nabarmen" handitu dela esan du. Argudiatu du bizkarzainak oraindik ETAren eta kale erasoen jomugan dagoela, eta hori argudiatzeko Agurainen izan den erasoa erabili du.
Hain zuzen, gaur sartu da indarrean Espainiako Barne Ministerioak Hego Euskal Herrian bizkarzain kopurua murrizteko hartu duen erabakia. Erdira jaitsi du kopuru hori, 789tik 364ra, zehazki, 425 gutxiago.