Hego Euskal Herriko familiek ere jasoko dituzte 2.500 euro seme-alabako

Espainiako Gobernuaren diru laguntzak bateragarriak izango dira gainerako laguntzekin

Erredakzioa
2007ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Uztailaren 3tik aurrera jaiotako edo adoptatutako ume bakoitzeko 2.500 euro jasoko dituzte Hego Euskal Herriko familiek. 2.500 euroko laguntzaren iragarpena uztailaren 3an egin zuen Espainiako presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok, Estatuaren egoeraren gaineko eztabaidan. Iragarpena egin zuenean eta ondorengo egunetan ez zuen argitu, ordea, diru laguntza nola emango zuten. Emateko moduak baldintzatu egiten zuen Hego Euskal Herriko familien eskubidea diru laguntza jasotzeko, Hego Euskal Herrian araudi fiskal propioak baitaude indarrean. Espaniako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, ordea, laguntzak ez dira kontributiboak izango Hego Euskal Herrian, eta, hala, bertako gurasoek Espainiako Gobernutik jasotako 2.500 euroez gain, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako diru laguntza ere jaso ahalko dute, osagarriak baitira.

Datorren astelehenetik aurrera eskatu ahalko dira laguntzak, eta hurrengo abendutik aurrera hasiko dira familiak dirua kobratzen. Ordainketa bakarra egingo da, txeke edo transferentzia bitartez. Erditzean haur bat baino gehiago izaten badira, 2.500 euro emango dira ume bakoitzeko.

Hirukidek, EAEko Familia Ugarien Federazioak, laguntza txalotu du. Hala ere, gogoratu du Europako beste herrialde batzuetan laguntzak handiagoak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.