Hedabideak

Hego Euskal Herriko irrati lizentzien inguruko mahai ingurua izan da BERRIA.INFOn

[Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/22093064[/Ustream] Hauexek izan dira solaskideak: Euskalerria irratiko zuzendari Mikel Bujanda, Antxeta irratiko lehendakari Agus Hernan eta Bizkaia irratiko zuzendari Jabier Onaindia.

urtzi urkizu
2012ko apirilaren 24a
18:33
Entzun

Aurten 78 irrati lizentzia banatuko dituzte Hego Euskal Herrian. Nafarroako Gobernuak 44 lizentzia banatuko ditu, eta Eusko Jaurlaritzak, 34. Aspaldi zen lizentziarik banatzen ez zela. EAEko azken lehiaketa 1986koa zen, eta Nafarroakoa, 1998koa.

BERRIA Telebistak lehiaketara aurkeztu diren hiru irratitako arduradunak bildu ditu gaur Andoainen, zuzeneko mahai inguru batean. Euskalerria irratiko zuzendari Mikel Bujanda, Antxeta irratiko lehendakari Agus Hernan eta Bizkaia irratiko zuzendari Jabier Onaindia izan dira solaskideak.

Bujandak aipatu du lizentzien banaketa testuinguru batean kokatu beharko litzatekeela, eta uste du nora joan nahi den eta zein eredu bultzatu nahi den definitu behar dela.

Onaindiak, berriz, proiektu berrien gainetik martxan daudenak bultzatzeko eskatu du, egonkortasun bat lortzea ezinbestekoa delakoan.

BERRIAk Komunikazio sailean erreportaje-elkarrizketa sorta bat argitaratu du gaiaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.