Ekonomia

Hego Euskal Herriko langabezia jaitsi egin da maiatzean, baina iaz garai berean baino handiagoa da

Nafarroan izan du beherakada handiena, eta Gipuzkoan txikiena. Hala ere, urte batetik besterako alderaketa eginda, Nafarroan izan du hazkunderik handiena.

2008ko ekainaren 3a
14:29
Entzun
Apiriletik maiatzera langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian, probintzia guztietan. INEM Espainiako Enplegu Institutuak emandako datuen arabera, Nafarroan %2,96 egin du behera langabeen kopuruak (681 langabe gutxiago); Bizkaian %2,35 (1.074 gutxiago); %2,13 (242 gutxiago), eta Gipuzkoan %1,53 (378 gutxiago).

Hala ere, iazko maiatzarekin alderatuta gora egin du langabeziak, honetan ere prontzia guztietan. Urte batetik besterako bilakaera kontuan izanda, Nafarroan gertatu da igoerarik handiena, %18,26koa (3.442 langabe gehiago). Gipuzkoan %11,87 igo da (2.580 gehiago); Araban %10.14 (1.026 gehiago), eta Bizkaian %8,54 (3.505 gehiago).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.