Ezuste handirik ezean, aldaketa handirik gabe onartuko dute tabakoa Espainiako Senatuan, eta, horrenbestez, urtarrilaren 1etik aurrera tabako kontsumo, salmenta eta publizitatea lege zorrotzek araututko dituzte.
Kontsumoari dagokionez, lantokietan ezingo da erre; areago, lantokietan ezingo dira erretzaileentzat propio jarritako lekuak egon. Tabernetan eta jatetxeetan ere asko murriztuko da tabakoa kontsumitzeko aukera: erretzaileentzako gune bereziak jarri beharko dituzte, eta, gainera, ondo bereizita egon beharko dute. Taberna edo jatetxeek ehun metro baino gutxiago dituztenean ez dute zertan gune berezirik jarri beharrik izango, baina hautaketa zorrotza egin beharko dute: erretzea baimendu edo ez. Baimenduko balute adingabekoek debekatuta izango lukete gune horretara sartzea.
Tabakoaren aurkako lege proiektuan ez da onartu osasun sistema publikoak erretzeari lagatzeko tratamenduak finantzatzea. Sendabide horien eraginkortasuna ez dagoela frogatuta argudiatu du PSOEk PPk egindako proposamen hori atzera botatzeko.
Tabakoa
Hego Euskal Herriko lantokietan erretzea galaraziko duen legea onartu du Espainiako Kongresuak
Adostasun handiz onartu du Espainiako Kongresuko Osasun Batzordeak tabakoaren aurkako lege proiektua. Orain, Senatuaren oniritzia jaso behar du, eta tramite hori gaindituz gero, datorren urtarrilaren 1etik aurrera Hego Euskal Herrian arau zorrotzak aplikatuko dira tabako kontsumoaren inguruan. Besteak beste, galarazita egongo da lantokietan erretzea. Taberna eta jatetxeetan erretzaileentzako gune bereziak jarri beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu