Osasuna
Hego Euskal Herriko medikuak protestan
Gaixo bakoitza artatzeko eta ikerketarako denbora gehiago izatea eskatzen dute. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hamar minutuko lanuztea egingo dute familia medikuek; egun osokoa Nafarroan.
Gaixoa ondo artatzeko, sendagileak gutxienez hamar minutu egin behar ditu harekin, nazioarteko erakundeek esaten dutenez. Gaur egun, ordea, lehen mailako arreta zerbitzuetako medikuek bost minutu egiten dute batez beste beren gaixoekin Hego Euskal Herrian. Horren aurka protestatzeko eta gaixoak ondo hartzeko zein ikerketarako denbora gehiago izateko eskatzeko, lanuzteak egingo dituzte gaur Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako familia medikuek. Hamar minutu horietan elkarretaratzea egingo dute bakoitzari dagokion osasun etxearen atarian. Nafarroan, berriz, lanuztea 24 ordukoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu