Hego Euskal Herriko parlamentari sozialistei erabakitzeko eskubidearen alde bozkatzeko eskatu die Amaiurrek

2013ko otsailaren 26a
14:04
Entzun

Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak gaur goizean PSE eta PSNko diputatuei PSCren jarrera bere egin eta erabakitzeko eskubidearen alde bozkatzeko eskatu die. Larreinak esan du logikoa dela horretaz eztabaidatzea Espainiaren arazo nagusiak gaur egun "artikulazio politikoa" eta "herritarren eskubide kolektiboen onespena" direlako. Gonbidapena Hego Euskal Herriko parlamentari guztiei luzatu die Amaiurrek, baina bereziki PSOEkoei, Aieteko Adierazpenarekin koherentziz jokatuz. "Demokraten arteko elkar gune bat litzateke", gaineratu du Larreinak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.