Hegoaldean 252 positibo atzeman dituzte

Egindako testen %3,75ek eman dute positibo.

Bi langile positibo baten lekualdatzea egiten Donostiako ospitalean. GORKA RUBIO / FOKU
2021eko ekainaren 13a
21:56
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak eguneratu dituzte pandemiaren garapenari dagozkion datuak, eta aurreko egunetako beheranzko joerari eutsi diote. Hego Euskal Herrian 6.707 proba egin ziren atzo, eta haietako 252k eman zuten positibo, %3,75ak.

Lurraldeka, positibo gehien Bizkaian atzeman dituzte: 110. Nafarroan 49 izan dira, Gipuzkoan 46 eta Araban 44.

Ospitaleei dagokienez, berriz, hemezortzi lagun ospitaleratu dituzte COVID-19aren ondorioz, eta ZIUetan jarraitzen dute 72k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.