Hegoaldean duen ordezkaritza sindikala sendotu nahi du ELAk

Hurrengo hilabeteetako hauteskunde sindikaletan enpresetako ordezkarien erdiak aukeratuko dituzte

Erredakzioa
2006ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Hemendik aurrera hauteskunde sindikal ugari egingo dira Hego Euskal Herriko enpresa askotan: EAEn iraila eta abendua bitartean langile batzordeetako ordezkarien erdiak aukeratuko dira, eta Nafarroan ekainera arte luzatuko dira hauteskundeak. Sindikatuak txanpa horri begira daude, baita ELA ere. Gaur egun, Hego Euskal Herrian ordezkaritza zabalena duen sindikatua da, abuztura bitarteko emaitzen arabera, %36,02rekin. Iragan lau urteko datuekin alderatuta (%35,57koa), ordezkaritza sendotzea lortu du, eta joera horri eustea espero du.

Gaur egun, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehen sindikatua dela nabarmendu du ELAk, (%40,71eko ordezkaritzarekin), eta bigarren sindikatuari CCOOrialdea bikoizten dio. Horregatik, EAEri begira, datuok berretsi egin nahi ditu.

ERRIBERAN INDARTU NAHI DU. Nafarroanordezkaritza handitzeko tartea baduela uste du ELAk. Abuztura arte, 1.349 ordezkari zituen enpresetan, eta hurrengo hauteskundeetan 1.500 lortzea aurreikusten du. Horrekin batera, Erriberan %20 ordezkaritza sindikala lortzeko helburua jarri du. Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiaren arabera, sindikatuak %20tik beherako ordezkaritza duten eskualde bakarra da Erribera, eta zifra hori gaindituz gero, ELAren proiektuaren sendotasuna erakutsiko luke, «dena dela tokiko soziologia politikoa».

Hauteskunde sindikalei begira, Aurpegiaematen dugu izango da ELAren leloa. Elorrietak zehaztu du babes txikiena duten sektoreetan jarriko dutela lehentasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.