Hegoaldeko erakundeek hildakoak oroitu dituzte

Bat egin dute Espainiako Gobernuak gaur dolua erakusteko ezarri duen hamar eguneko epealdiarekin, eta eguerdian minutu bateko isiluneak egin dituzte

Mahai Ekonomiko Sozialean gaur bildutakoak, koronabirusaren eraginez hildakoak gogoratzeko isilunean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
arantxa iraola
2020ko maiatzaren 27a
10:42
Entzun

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Eudel Euskal Udalen Elkarteak, foru aldundiek... Hego Euskal Herriko instituzio gehienek deitu dute COVID-19aren ondorioz hildakoen heriotzarengatik dolua erakusteko antolatu diren ekitaldiekin bat egitera. Espainiako Gobernuak ezarri du hamar eguneko epealdi bat dolua bideratu ahal izateko, eta horri atxikitako keinuak dira. Besteak beste, minutu bateko isiluneak egin dira gaur eguerdian. Instituzioetako balkoietan banderak makila erdian ipini dituzte gaur, eta xingola beltzak ere jarri dituzte.

Gaur eguerdiko isilunearekin bat egiteko deia egin diete instituzioek herritarrei. Hainbat adierazpen ere plazaratu dituzte agintariek dolua erakusteko keinuon harira. Nafarroako Gobernuak oroitarazi du, adibidez, helburua dela izurriaren ondorioz hil direnak «oroimenean eta errespetuan» izatea beti. Konfinamenduak zaildu egin ditu hildakoei agur esateko prozesuak familia askorentzat, eta ondo gauzatu ezin izan diren dolu horientzako abaroa izan daitezke orain, birusa hesitzeko neurriak arinduta, ireki diren aukera berriak.

Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, COVID-19a atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.