Lau gai nagusi izango ditu aurtengo Gazte Birak: hezkuntza, etxebizitza, enplegua eta feminismoa. Horiek lantzeko mahai inguruak eta tailerrak antolatuko ditu Ernaik, urriaren 11tik 13ra bitartean Hego Euskal Herriko lau hiriburuak zeharkatuko dituen matxan.
"Hiru egunez, prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta borrokarako espazioak eskainiko ditugu", nabarmendu du erakundeak eta zehaztu du antolatuko diren jardueretan hainbateragilek ere hartuko dutela parte, besteak beste, Hotel+ ez plataformako kideek, EHUko ikerlariek, sindikatuetako ordezkariek edota M8 plataformak.
"Bizi edo biziraun, ez dago beste aukerarik. Sistemaren koordenadetan biziraun edo bizitza erdigunean jarriz Euskal Herrian bizitzeko hautua egin. Bide okerretik garamatzate, eta guk kontrako norantza hartzeko hautua egina daukagu".