Gero eta gaixo gutxiago dira Hegoaldeko zainketa intentsiboetako unitateetan: 106 eri dira, bezperan baino hiru gutxiago, alegia. Maiatza osoan, beheranzko joera ia etenik gabekoa izan da unitate horietan, eta aldea nabarmena izan da: maiatzaren 3an 231 ziren, egun direnen bikoitza baino gehiago. ZIUetan ez ezik, gainerako unitateetan ere txikitzera egin du paziente kopuruak: guztira 299 daude Hegoaldeko ospitaleetan. Duela hilabete, zenbatekoa 900etik hurbil zen. Astelehenean 43 pertsona erietxeratu zituzten birusak jota.
Halaber, herenegun 10.694 proba egin ziren gaitza detektatzeko, eta 409 positibo zenbatu zituzten; testen %3,8 izan ziren positiboak. Bizkaian 136 zenbatu zituzten; Gipuzkoan, 136; Nafarroan, 65, eta Araban, 31.
Hegoaldeko ZIUetan 106 gaixo daude birusak jota
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu