POLITIKA

Hegoaldeko zuzendaritzak aukeratuko dituzte gaurtik aurrera Ahal Dugu-ko kideek

Hiru hautagaitza aurkeztu dira alderdia zuzentzeko Nafarroan, eta beste horrenbeste Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zuzendaritzarako.

Nafarroak Ahal Du hautagaitzaren kanpaina amaierako ekitaldian izan zen Iñigo Errejon Podemoseko Espainiako zuzendaritzako kidea. VILLAR LOPEZ / EFE
2015eko otsailaren 9a
08:08
Entzun

Nafarroa Aldatu Ahal Dugu, %100 ADN Podemos eta Nafarroak Ahal Du. Hiru hautagaitza horietako batek zuzenduko du Ahal Dugu Nafarroan, eta gaur hasiko dira militanteak botoa ematen. Ostiralera arteko epea izango dute, eta larunbatean emango dute zerrenda irabazlearen berri.

Nafarroako Idazkaritza Nagusia, Nafarroako Herritarren Kontseilua eta Bermeen Batzordea izango dira aukeratu beharrekoak: Laura Lucia Perez da Nafarroa Aldatu Ahal Dugu-ko hautagaia idazkari nagusi izateko; Joan Josep Bosch Nafarroak Ahal Du-koa, eta Sandra Gonzalez Ortega %100 ADN Podemosekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoan ere postu berberak dira aukeratzekoak, epe berberetan. Hautagaitzak, berriz, hauexek: Roberto Uriarte buru duen Euskal Hiria, Iratxe Osinagaren Euskadi Baita Ere eta Luis Angel de Lachinaren Orain Ahal Dugu. Espainiako Podemoseko zuzendaritzak ez du hautagaitzarik babestu, nahiz eta hiru zerrendek adierazi dioten atxikimendua Espainiako zuzendaritzaren ildoari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.