Helburuak

2012ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Salbuespen neurriak. «Euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: sakabanaketa politikari amaiera emanez; gaixorik diren presoak aske utziz; bizi guztiko zigorra ezartzeko neurriak

indargabetuz, hala nola197/2006 dotrina indargabetuz, zigorraren bi herenak eta hiru laurdenak beteta dituzten presoak aske utziz, Frantzian preso direnak baldintzapean aske utziz; eta azkenik, zigor ziega eta bakartze egoerei amaiera emanez».

Euskal Herriratzea. «Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Euskal Herrian batzea, dagozkion eskubide guztiak bermatuak izanik eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera eta bideak indarrean jarriz».

Iheslariak. «Iheslari politikoen aurkako jazarpena amaitzea eta prozesu demokratikoan parte hartzeko aukera irekitzea Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboari».

Etxeratzea. «Preso eta iheslari politiko guztien etxeratzea, gatazkaren konponbide prozesuari loturiko ibilbide dinamiko baten garapenean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.