Bitariko batzordean 47,10 euroan adostu zen euskaltegi homologatuen jarduera laguntzeko, talde-orduaren kostua. Azkarate sailburuaren azken proposamenaren arabera, 1,8 euro emango ditu Jaurlaritzak ikasleko. Horri KPIa gehitzen zaionean, 0,05 zentimo gehiago izango dira. Hamar ikasleko talde batengatik, beraz, 18,50 euro jasoko ditu euskaltegiak. Matrikulagatik ikasleak 1,4 euro ordaindu behar ditu, orduko. Orain arte Sailak berak finkatu die zein den matrikulagatik kobratu behar dutena. Laguntzagatik eta matrikulagatik, hortaz, 32,5 euro jasoko ditu euskaltegiak. Horrekin sektorea normalizatzerik ez dagoela uste dute euskaltegiek.
HELDUEN EUSKALDUNTZE ALFABETATZEA. FINANTZAKETA. 47,10 euroan balioztatutako lanari eusteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu