Ibarretxe plana-Espainiako Gobernua

Helegitearen atzean "eztabaida politikoa galaratzeko ahalegin argia" dagoela esan du Imazek

Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen helegitearen atzean "eztabaida politikoa galaratzeko ahalegin argia dago", Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako bozeramaileaen ustez. Ez dagoela jokoan abertzaletasuna eta autogobernua, askatasuna baizik, esan du Imazek, eta honako deia Espainiako demokrata guztiei luzatu diena: "Dei argi bat egin nahi dugu Espainiako demokrata guztiei. Hemen jokoan dagoena da askatasun sistema baten berma. Eta zentzu honetan, Aznar jaunak daraman jokoa arrisku bat euskal gizartearentzat, baina baita ere Espainiako gizartearentzat".

2003ko azaroaren 8a
14:43
Entzun
"Errekurtso hori tramitera ere ez luke onartu behar Konstituzio epaitegiak", Imazen esanetan, baina hala egingo balu, bere ibilbidearen kontra joko lukeela zuzenean dio Jaurlaritzaren bozeramaileak.

"Jose Maria Aznarrek kolokan jarri nahi du Eusko Legebiltzarra". Irakurketa hori Josu Jon Imazek helegitea aurkezteko erabakia ezagututa. Madrilgo Gobernuaren helegitea tramitera onartzeak ez luke zentzurik Legebiltzarrak eta Ganberak onartu bitartean proposamenak ez duelako eragin jurudikorik. Hala ere, koherentziaz jokatzen ez badu Auzitegi Konstituzionalak bere ibilbidearen kontra egingo luke: " Ez dut uste Auzitegi Konstituzionalak nahiko lukeenik Europaren historia juridikora pasatzea, eztabaida politikoa ukatzen duen epaitegi bat bezala, pluralismoa eta aniztasun politikoa ukatzen duen epaitegi konstituzional bezala", esan du Imazek.

Helegitea ez onartzea espero du Jaurlaritzak, baina hala balitz, eztabaidak aurrera egin dezan bide guztiak jorratuko dituztela esan du Josu Jon Imazek, "helegitea Euskal Herriaren aurkako kanpainan kokatuta dagoelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.