Helegiteei eutsiko diela berretsi du LABek, LEPa «obskurantista» delako

2011ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
LAB sindikatuak Osakidetzak deitutako lan eskaintza publikoaren (LEP) aurkako helegiteei eusten diela eta aurrera jarraituko duela adierazi du. Eta ez du baztertu, gainera, administrazioarekiko auzi prozesura jotzea. Izan ere, lan eskaintza publikoa «obskurantista» iruditzen zaio, eta herritarrek dituzten hizkuntz eskubideen aurkako «beste eraso bat». Jaurlaritzak leporatutakoa ukatu, eta sindikatuaren interesei ez, baizik eta herritarrek dituzten interesei jarraitzen ari zaizkiola adierazi du LAB sindikatuak. Haren irudiko,LEP horren izaeraren muina da euskaldunen hizkuntz eskubideen aurka egindako erasoa. Aldi berean, eskaintzen diren lanpostuak gutxiegi direla kexatu da LAB. Sindikatuen iritzia ez dutela kontuan hartu salatu du, eta informazioa ezkutatu egin dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.