Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Helena Franco, Iñigo Iruin eta David Fernandez, "herri proiektu" bat osatzeko Otegiren lantaldean

"Herria eraikitzeko eskaintza politikoa" landuko duen taldea aurkeztu du Arnaldo Otegik. Talde irekia izango da, baina oraingoz hamar lagun hasiko dira lanean. Hirurez gain, Unai Pascual, Nerea Idigoras, Oihana Etxebarrieta, Esther Larrañaga, Iratxe Esnaola, Jose Mari Usatorre eta Eider Rodriguez ere izango dira lantaldean. Bideoa albistearen barruan.

jarraia125042.jpg
2016ko uztailaren 20a
07:44
Entzun

Bideoa: lantaldearen aurkezpena (Andoni Canellada, Argazki Press).

[YouTube]https://youtu.be/SIRfdf5hozc[/YouTube]

EH Bilduko lehendakarigai Arnaldo Otegik datozen asteotan berarekin batera lanean jardungo duen lantaldea aurkeztu du. Lantalde horretan "eremu ezberdinetan esperientzia duen jendea" elkartuko da, helburu batekin: "Guztion Herria garatzeko asmoarekin, ikuspuntu eraikitzaile eta konpartitu batetik, eta gure herriaren egoeraren azterketa sakon bat egin ondoren, etorkizunari begira oinarrizko proposamen bat mahai gainean jartzea".

Agerraldian ez dira egon lantaldea osatuko duten guztiak. Edonola, bertan izan dira Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidea, Iñigo Iruin abokatua, David Fernandez Kataluniako kazetari eta CUPeko parlamentari ohia, Helena Franco irakasle eta Gipuzkoako Ogasun diputatu ohia, Unai Pascual ekonomialari eta ingurumen aditua eta Nerea Idigoras Bionekazaritzako kidea. Horiez gain, parte hartuko dute Esther Larrañaga, Iratxe Esnaola, Jose Mari Usatorre eta Eider Rodriguezek ere.

Otegik berak aurkeztu du lantaldea: "Irailean egungo egoera politikoaren analisia egingo dugu. Taldearen proposamen bat izango da, ez programa bat". Azaldu duenez, "pertsonak, natura, askatasun demokratikoak eta nortasuna" izango dira lan ardatzak: "Desafio garrantzitsuak ditugu aurrean". Otegik adierazi du "herri proiektu bat" behar dela, "alderdien interesen gainetik. Herri hau eraikitzeko eskaintza politikoa".

Pili Zabalaren hautagaitzaz galdetuta, Otegik erantzun du "estatu bortizkeriaz hitz egiteko pertsona egokia" dela, eta ongietorria eman dio.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.