gizartea

Hemeretzi kilo kokaina atzeman dituzte Bilboko portuan

Esparrago kontserbak zeramatzan edukiontzi baten barnean aurkitu dute droga.

2009ko urriaren 6a
13:11
Entzun
Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi du irailaren 24ean Bilboko portuan hemeretzi kilo kokaina atzeman zituztela Guardia Zibilak, Peruko esparrago kontserbak zeramatzan edukiontzi batean.

Droga Bilboko Itsas Aduanaren kontrol batean topatu zuten, boltsa baten barnean eta hemezortzi fardeletan bilduta. Poliziak jakinarazi duenez, hemeretzi kilo kokaina horiek merkatuan milioi bat euro baino gehiagoko balioa izango zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.