Euskal Garapen eta Kohesio funtsetik dator dirua, Euskal Pirinioetan lan eta bizi programaren baitan sartzen dena. Hemeretzi proiektu horien artean bederatzi Nafarroa Beherekoak eta Zuberokoak dira, eta gaineratekoak, Nafarroa Garaikoak.
66 proiektu izan dira deialdiari erantzun diotenak, horien artean 47 egitasmo berri. Udalbiltza poztu da jaso proiektu proposamenen artean, horien “kalitateaz, aniztasunaz eta bultzatzaileen heterogeneitateaz”. Udalbiltzak azpimarratu du gero eta gehiago direla “programa honetan inplikatzen diren entitateak”.
Joan den otsailean iragarri Muskildiko Azkorria gasnategiari eta Alozeko ikastolari eman babesa ez da programa berezi honetan sartzen. Horiek funts berari lotuak dira, baina Pirinioak sendotzen izeneko programa pararelo bati dira lotuak. Gasnategiarekin mailegu kontratu bat egin zuen Udalbiltzak. Esne bilketarako langile bat kontratatu ahalko du horrela gasnategiak. Eta Aloze ikastolari 6.000 euroko laguntza ematea aztertzekoa zuen.