Atzo harrapatu zituen ekaitzak. Kanpamentu nagusian 90 pertsona zeuden; haietako bi begiralek eta hemeretzi haurrek gaua kanpoan igaro nahi zuten. Ordea, txangoa bertan behera utzi behar izan zuten, tenperaturek bat-batean behera egin zutelako.
Arduradunetako batek SOS Deietara deitu, eta kanpamentura bueltatzeko laguntza behar zutela jakinarazi zuen 19:30ean. Guardia zibilek aurkitu zuten taldea, Ortigosa de Cameros eta Villoslada de Cameros herriak batzen dituen basoko bide batean.
Poliziak taldearen kokapena jakinarazi zien larrialdi zerbitzuei; SOS Errioxa eta Espainiako Gurutze Gorrikoek hiru ibilgailu bidali zituzten 22 lagunak kanpamentura garraiatzeko: kide batek ere ez zuen behar izan osasun laguntzarik.