Gizartea

Hemeretzi urteko kartzela zigorra ezarri diote semea hiltzeaz akusatuako gizonari

Herri epaimahaiak errudun jo zuen ekainean, ondorioztatuta emazte ohiari min egiteko hil zuela semea.

2017ko uztailaren 12a
13:25
Entzun

Duela sei urte eta erdi agertu zen 13 urteko mutikoa hilda, 2011ko abenduaren 1ean, Donostiako Antigua auzoko etxe batean. Epaiketa, berriz, joan den ekainean egin zuten, eta herri epaimahaiak errudun jo zuen gizona, aho batez. Haien arabera, emazte ohiari min egiteko hil zuen gizonak semea.

Orain epailearen erabakia heldu da: hemeretzi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezkoari (44 urte ditu), eta 314.000 euroko kalte-ordainarekin ere zigortu du.

Bestaldea, Gipuzkoako auzitegiak 21 urtez debekatu dio emazte ohiarengana eta hiru seme-alabengana hurbiltzea eta haiekin harremanetan jartzea.

Epaiketan zehar defentsak absoluzioa eskatu zuen akusatuarentzat, argudiatuz istripua izan zela gertatutakoa. Ordea, epaimahaiak akusazioaren argudioak eman zituen ontzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.