Hemezortzi urteko neska bati eta haren hamazazpi urteko bikotekideari eraso die gizonezko batek bart Bakio eta Bermeo batzen dituen errepidean. Gizonezkoak ustekabean harrapatu du bikotea, eta neskari zauri larriak eragin dizkio labanaz. Hamazazpi urteko adingabea ere zauritu egin du, baina neska baino hobeto dago, antza.
Erasoa 04:30 aldera gertatu da, Bakio eta Bermeo lotzen dituen errepidean dagoen araztegiaren inguruan. Bikoteari eraso ostean, ihes egin du erasotzaileak. Ertzaintza ikertzen hasi da.
Neska larri dago, Gurutzetako Ospitalean. Mutila hobeto dago, eta Basurtuko Ospitalean ari dira artatzen.