Hendaiako atxikitze zentroko preso bat bere burua hiltzen saiatu da

Erredakzioa
Baiona
2012ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) etorkin bat bere buruaz beste egiten ahalegindu zen joan den astelehen arratsaldean. 37 urteko aljeriarra da, gizonezkoa. Ziegan lepotik zintzilikatzen saiatu zen. Cimade elkarteak gogor salatu du gertakaria. Izan ere, atxikitze zentroetan etorkinei laguntza ematen die Cimadek, eta elkarte horretako langile batek atzeman du presoa, itotzeko zorian zegoenean. Bertze preso baten laguntzarekin askatzea lortu zuten. Buruaz beste egiten saiatu zen arratsalde berean larrialdi psikiatrikoen zentrotik ekarri zuten Hendaiara.

Etorkinen kanporaketa kopurua finkatzen duen politika gogor salatu du Cimadek. Izan ere, Frantziako Gobernuak etorkinen atxikitze baldintzak biziki gogortu ditu, eta Hendaiako zentroan egin dezaketen espetxealdia 32 egunetatik 45 egunetara emendatu dute. «Zigor erantsi horrek etorkinen ezinegona areagotzea baino ez du lortzen, haien delitu bakarra delarik nortasun agiririk ez izatea», salatu du Cimadek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.