euskara

Hendaiako ikastolatik herriko etxearen aurrera joan dira haurrak 'eskola hartzera'

Bihar Hendaiako ikastolaren aldeko manifestaziora joateko deia egin du Seaskak.

2013ko ekainaren 21a
18:47
Entzun

Hendaiako ikastolako haur eta gurasoak ikastolatik herriko etxera joan dira gaur arratsaldean, ikastola berririk gabe utzi nahi dituztela salatzeko. Arratsaldean egin dute manifetazioa, eta herriko etxearen parean ikasmahaiak jarri dituzte, egoera salatzeko.

Hendaiako ikastola berria hartu behar zuen egoitzaren eraikuntza deliberoa bertan behera utzi du Patrick Dallennes Baionako suprefetak. Hendaiako ikastola berriaren alde egiteko, Seaskak ere manifestaziora deitu du biharko Baionan.

Bihar, Suprefeturara

Manifestazioa arratsaldeko hiruretan hasiko da, Alderdi Sozialistak Gaskoien plazan duen egoitzan, eta Baionako Suprefeturan amaituko da. Paxkal Indo Seaskako zuzendariak ziurtatu du Ipar Euskal Herriko ikastolek euren “funtzio publikoa diru publikoarekin egiten” jarraituko dutela.

Patrick Dallennes Baionako suprefetaren erabakia Hendaiako Herriko Etxeak onartutako ikastolaren aurkakoa da. Falloux legea zehatz mehatz bete nahi du, non diru laguntza publikoak hezkuntza eredu pribatuei ez ematea arautzen den. Erabakiak Seaskako ikastolen geroa harriskuan jarri duela salatu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.