Hendaia, Urruña eta Biriatuk osatzen dute Hendaiako kantonamendua. Sei ordezkarik hartuko dute parte eztabaidan: Kotte Ezenarro (ezkerreko batasuna), Battitt Salaberri (eskuineko independentea), Dominique Mele (alderdi komunista), Sandrine Urtxuegia (UMP), Jean Telletxea (EAJ) eta Pantxo Tellierrek (EH Bai).
Lehen mahai inguruan, Mendialdeko boz eremu berriaz aritu ziren eztabaidan martxoaren 4an. Olivier Carasco (UMP), Itxaro Bethart (EAJ), Leonie Agergarai (EH Bai), Pierre Etxekopar (Ezkerreko Frontea), Pepela Mirande (Eskuineko independenteak) eta Ruben Gomez (Ezkerreko independenteak) izan ziren hizlariak, eta herri elkargoaren "aukera" baliatzera deitu zuten hautagaiek.
Euskal Irratiak, Kanaldude, BERRIA-Iparraldeko Hitza, Herria eta Kazeta.eus hedabideek antolatu dituzte departamentu bozei buruzko eztabaidak. Iaz ere elkarlanean aritu ziren euskal hedabideak Ipar Euskal Herrian, udal bozak zirela eta. Elkarlan hori saritu zuten urtarrilean Argia sarietan.