Hendaian 400 lagun bildu dira Irati Tobarren alde
HENDAIA. Atzo 400 lagun inguru bildu ziren Hendaian (Lapurdi), Irati Tobar Segi gazte mugimenduko kidearen alde egindako elkarretaratzean. Urrian Espainiako Poliziatik ihesi Ipar Euskal Herrira jo zuten zortzi kideetatik aske dagoen bakarra da Tobar. Bi aste inguru daramatza euroaginduaren aurkako gose greban, Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien hautetsiekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu