Baionako auzitegiak F.B. Bilboko bizilaguna berehala aske uzteko agindu du gaur arratsaldean. Horrenbestez, amaitzear da sortzez marokorra den gizonezko horrek urtarrilaren 21etik bizi duen amesgaiztoa. Egun hartan, Paris inguruan senitartekoak bisitatzen izan eta trenez egin zuen Hendaia (Lapurdi) arteko bidaia, ondoren Bilbora, etxera, itzultzeko autobusa hartzeko. Frantziako Poliziak gerarazi, paperak eskatu eta atxilotu egin zuen, ordea, legez kanpora zegoela iritzita.
Harrezkero, Hendaiako etorkinen zentroan atxikita izan dute, eta herenegun ia-ia kanporatu zuten. Azkenean, ordea, Javier Galparsoro abokatuak eta CIMADE elkarteak egindako lanari esker asmo hori bertan behera geratu da eta aske geratu eta Bilbora itzuli ahal izango du. Galparsorok salatu du Frantziako zein Espainiako poliziek irregulartasun ugari egin dituztela F.B.ren auzian hura kanporatzeko asmoz.
Gizartea
Hendaian atxikita duten etorkina aske uzteko agindu du Baionako auzitegiak
Bilbon bizi da aspalditik sortzez marokoarra den gizonezkoa, bilbotar batekin ezkonduta. Urtarrilaren 21ean Parisen senideak bisitatzen izan ondoren Bilbora bueltan zihoala Hendaian atxilotu egin zuen Frantziako Poliziak eta harrezkero etorkinak kanporatzeko zentroan izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu