Henrike Knörr Borras euskaltzain eta filologoa hil egin da, gaitz larri baten ondorioz.
Tarragonan (Herrialde Katalanak) jaio zen Knörr 1947an. Filosofia eta Letrak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Complutensean, eta, geroago, 1987an, Filologian Doktoretitulua eskuratu zuen Maurice Harriet (1814-1904) apaizaren hiztegiari buruzko tesiaz, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Euskal filologiako katedraduna zen EHUn.
Halaber, euskaltzain oso zen 1977tik, eta Iker saileko buru 2004tik.
Gorka Knör politikari eta kantaria eta Roman Knörr enpresaburua hil berriaren anaiak dira.
Miren Azkarate Jaurlaritzako Kultura sailburu, bozeramaile eta euskaltzainak Knörren heriotza euskal kulturarentzat galera handia dela nabarmendu du. "Euskarak, euskal kulturak eta unibertsitateak funtsezko pertsona galdu dute, pertsona handia, gainera", esan du.
Heriotza
Henrike Knörr euskaltzain eta filologoa hil da
Gaitz larri bat zuen. Euskaltzaindiko Iker sailburua zen, eta EHUko katedraduna. Tarragonan (Herrialde Katalanak) sortu zen 1947an, baina Gasteizen bizi zen umetatik. Argitalpen ugari utzi ditu. Onomastika eta toponimia ziren Knörren iker eremu maiteetako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu