Politika

Heriotza mehatxuak egin dizkiete Baztango eta Elizondoko alkateei

Elizondoko udaletxean (Nafarroa) jaso dute Agrupacion de Nacionalistas Navarros taldeak sinatutako gutuna (Nazionalista Nafarren Elkartea). Mehatxua nola jaso zuen azaldu du Baztango alkate Garbiñe Elizegik, eta gertaera salatu du EH Bilduko Bakartxo Ruizek. Prentsaurrekoaren bideoa (@ehbildu): [Youtube]http://youtu.be/iW8yd-np8qU[/Youtube]

Hodei Iruretagoiena
2013ko abuztuaren 8a
16:51
Entzun

Baztango eta Elizondoko alkateei bidalia da gutuna, eta bertan esaten da bi alkateak "heriotzara zigortzea" erabaki zutela joan den uztailaren 13an egindako bilera batean, Espainiako Banderen Legea bete ez eta festetan "aldarrikapen politikoak" egiteagatik. Astebeteko epean ikurrina eta euskal presoen eskubideen aldeko ikurrak kendu ezean "erabaki" hori gauzatzeko mehatxua egin diete Garbiñe Elizegi Eeta Mikel Sobrino alkateei. Dagoeneko jarri dute salaketa polizia etxean.

"Tinko jarraituko dugu"

EH Bilduko Bakartxo Ruizek adierazi du "eskuin zaharkituaren joko demokratikoak onartzeko ezintasuna" islatzen dutela jarrera horiek. Gogora ekarri du azken hilabeteetan ugaritu egin direla EH Bildu legez kanpo uzteko mehatxuak, baita "kasu honetan bezala, errekete berriek" egindako heriotza mehatxuak ere. Besteak beste, 2011ko abuztuan Andoaingo eta Lasarteko udaletan ere (Gipuzkoa) jaso zituzten heriotza mehatxuak.

UPNri, PSNri eta PPri dei egin die gertaera horiek salatu ditzaten. "Giza eskubideen eta eskubide zibilen defentsak bazterketarik eta salbuespenik gabea izan behar du", esan du. "EH Bilduko kargu instituzionalen apustua garbia da: mehatxu buztien gainetik gure lanean tinko jarraituko dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.