Fiskala azken ondorioen berri ematen ari da gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Akusazioa erretiratu ez dien seiak zergatik zigortu beharko lirateken argudiatzen ari da. Defentsek kontrako argumentuak emango dituzte gero, astelehenean egingo den ahozko saioan. Epaituek azken hitza esateko aukera izango dute horren ostean, eta orduan amaituko da epaiketa. Angela Murillo buru duen epaimahaiak erabakia hartu beharko du gero, epe jakinik gabe.
Auzitegi Nazionala
Hernani eta Urnietako 10 gazteren epaiketan, lauren kontrako akusazioa erretiratu du fiskalak
Mikel Garcia, Ekaitz Telleria, Txaber Zabaleta eta Antton Zabalaren kontrako akusazioa erretiratu egin du fiskalak, eta beraz, libre dira laurak. Gainerako sei gazteak Segiko kide eta "talde terroristako" kide direla defendatzen jarraitu du, eta haientzat guztientzat seina urteko zigorra eskatu du. Defentsek absoluzioa eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu