Gaur goizean egin dute, Hernaniko udaletxean, Erosi Hernanin BERRIAren eskutik kanpainako zozketa. Kanpaina BERRIAk antolatu du, Ansareo enpresaren babesletzarekin. Hernaniko Udalaren eta merkatari elkartearen laguntzarekin egin da. Bertan, 73 denda eta taberna egin dira BERRIAlagun, eta milaka herritarrek parte hartu dute.
Saridunak hauek izan dira:
Marisa Garcia Gonzalez (1.000 euro irabazi ditu Hernaniko BERRIAlagun dendetan gastatzeko)
Peines ile apaindegia (1.000 euro irabazi ditu BERRIAn publizitatean gastatzeko).