ERASOAK
Hernaniko CCOOen egoitza eta Barakaldo batzokia erasotu dituzte bart gauean
Barakaldoko batzokiko Ikurriña kendu eta espainiako bandera eskegi zuten kaputxadun batzuk, Ertzaintzak jakinarazi duenez kaputxadunek atentzioa deitu zien gizon bat ere erasotu zuten. Hernanin aldiz ezezagun batzuk CCOOen egoitzako lehioak zartatu dituzte.
Hernaniko eraso honen ostean CCOOek Herritarren Zerrendari gaur arratsalderako Hernanin antolatu duen ekitaldian "eraso hauen aurrean bere iritzia eman dezala" eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu