PSEren egoitzaren sarrerako atea eta ondoko pareta zikindu dituzte pintura gorriz eta horiz, nahiz eta egindako kalteak dagoeneko konpondu dituzten. Gisa honetako erasoak izaten direrean Hernaniko Udalak kalteak berehala konpontzeko plangintza bat du indarrean, eta plangintza horri esker egoitza politikoetan egiten diren erasoak eta pintadak berehala konpontzen saiatzen dira.
Barajaseko atentuaren aurretik Hernaniko PSEren egoitzak urteak zeramatzan erasorik jasan gabe, baina azken hilabetean behin baino gehiagotan egin diote eraso.
Hernaniko PSEren egoitza pintura gorriz eta horiz zikindu dute
Ezezagun batzuek pintura gorria eta horia bota dute bart gauean Hernaniko PSEren egoitzan. Barajasko atentatua eta gero behin baino gehiagotan egin diote eraso egoitzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu