Politika

Hernanin ere atzera bota dute EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako dimisio eskaera mozioa

EB-Aralarreko zinegotzia abstenitu egin da eta erabakigarria izan da hori. Zortzina geratu dira bozketan, eta Marian Beitialarrangoitia (EAE-ANV) alkatearen kalitate botoak erabaki du azkenean. Atzo Arrasaten bota zuten atzera mozio bera, baina PSE-EEk gaur iragarri du alkatearen kontrako zentsura mozioa aurkezteko lanean hasi dela.

2008ko apirilaren 25a
14:04
Entzun
Atzo Arrasaten (Gipuzkoa) bezala, gaur Hernanin (Gipuzkoa) ere atzera bota du Udalak EAJk eta PSE-EEk EAE-ANVko hautetsien dimisioa eskatzeko aurkeztutako mozioa. Zortzina geratu dira bozketan, eta Marian Beitialarrangoitia alkatearen kalitate botoak erabaki du azkenean. Bozketan EB-Aralarreko zinegotzia abstenitu egin da eta erabakigarria izan da hori. 12:30ean hasita jorratu dute gaia udaletxean, bozeramaileen batzordean, ateak itxita.

Mozioa aurrera ateratzeko, oposizio osoak bat egin behar zuen; alegia, bederatzi boto behar ziren. PSE-EEk (3), EAJk (2), EAk (2) eta PPk (1) mozioaren alde bozkatu dute, Beatriz Fernandino EB-Aralarreko zinegotzia abstenitu egin da, eta EAE-ANVko zortziek kontra bozkatu dute.

EAE-ANVk ere mozioa aurkeztu du baina, beste denek kontra bozkatu dutenez, ez du aurrera irten.

Arrasaten atzo

EAJ eta PSEk hitzartutako mozioak ez zuen aurrera irten atzo Arrasaten, bi alderdi haiek bakarrik geratu zirelako (8 boto). Ezker Batua-Zutiken botoa izan zen bozketa erabaki zuena: koalizioko hiru zinegotzietatik batek mozioaren aurka bozkatu zuen, eta bi abstenitu egin ziren, ezinezko eginez hura onartzeko behar zuten gehiengo sinplea. EB-Zutikeko zinegotzi Ander Rodriguezen esanetan, alderdien interesak herriaren erabakiaren aurretik jartzea ez da gatazkaren irtenbidea. Horiek hala, jeltzale eta sozialisten jarrera gaitzetsi zuen Gizarte Ongizaterako zinegotziak. E

B-Zutik-ekin batera mozioaren aurka bozkatu zuten Aralarrek eta EAE-ANVk ere. EB-Zutik-eko bi zinegotzi, berriz, abstenitu egin ziren PPko Iciar Lamarainekin batera.

Hala, proposamena bertan behera utzi zuten aldeko zortzi botorekin -jeltzale eta sozialistenak guztiak-, kontrako bederatzirekin eta lau abstentziorekin. Ezker abertzaleak aurkeztutako mozioa ere atzera bota zuten aldeko zazpi botorekin eta aurkako zortzirekin. Gauza bera gertatu zen Aralarrek egindako proposamenarekin ere. Horrek EB-Zutik-en eta EAren sostengua izan zuen.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak, baina, gaur iragarri du Ino Galparsoro (ESE-ANV) alkatearen kontrako zentsura mozioa aurkezteko lanean hasi direla, beste alderdien babes bila.

Astelehenean Bergarako (Gipuzkoa) udaletxean aztertuko dute dimisio eskaera mozioa, maiatzaren 8an Azpeitian (Gipuzkoa)...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.