Dispertsioa

Herrera de la Manchara preso bat bisitatzera zihoazen bi lagunek istripua izan dute

Ander Errandonea euskal presoa bisitatzera Herrera de la Manchako (Espainia) espetxera zihoazen bi lagunek istripua izan zuten larunbatean. Etxeratek jakinarazi duenez autoko gurpila atera zitzaien, eta autoa "nola edo hala" kontrolatzea lortu bazuten ere ez ziren bisitara iritsi. Etxeratek salatu duenez, Espainiako eta Frantziako Gobernuek "heriotza eta samina hedatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dute". "Euskal preso politikoak estatus politikoa aplikatuta Euskal Herriratuak izan daitezen" eskatu dute.

2005eko urriaren 10a
16:00
Entzun
Etxeratek jakinarazi duenez Oiartzungo presoa bisitatzera zihoazen bi lagunek bideko zulo bat pasatu ondoren nabaritu zuten autoa zarata ateratzen ari zela. Zarata handitzen joan zen eta Madrilgo Pinto herrian gurpila atera zitzaien. Gidariak autoa kontrolatzea lortu zuen.

Seguruak jartzen duen taxian joan ziren kartzelara bi lagunak, baina berandu iritsi ziren, eta ezin izan zuten bisitara sartu. Euskal Herrirako bidea ere taxian egin zuten.

Etxeratek salatu duenez "astea joan eta astea etorri bi estatuk, Espainiak zein Frantziak, eragiten dituzten ondorioak" dira euskal presoen bisitara doazenek izaten dituzten istripuak. Haien iritzian "konstantea da heriotza arriskua", aurten 24 istripu izan direla gogorarazi dute, eta "politika hiltzaile hori indarrean jarri zutenetik 16 senide eta lagun eta 19 euskal preso politiko hil" direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.